NABIGATZEKO LAGUNTZAK
Goiburuaren bertsio inprimagarrira

UdalGIDA
RUTA DE ACCESO A LA PÁGINA ACTUAL
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Ongi etorri UdalGIDAra. Gune honen helburua da udalen aurrekontu eta finantza arloko informazioa ematea. Era berean, udal teknikari eta arduradunei zuzendutako internet bidezko zerbitzuak eta kudeaketa tresnak eskaintzen ditu.
Gainera, edozein bisitarik, Gipuzkoako udalen arteko alderaketa interaktiboak egin ditzake adierazle jakin baten inguruan (errenta maila, lanean diharduen biztanle kopurua jarduera motaren arabera, INEMen erregistratutako langabe kopurua, …). Horrez gain, Gipuzkoako lurralde historikoko udalen aurrekontu eta likidazioak ikusteko aukera ematen du.
Halaber, industri produkzioari buruzko datu eguneratuak, lan merkatuari buruzkoak, hala nola kontsumorako prezioen indizeari eta interes tipoei zein kanbio-tasei buruzko datuak erakusten ditu. Eta baita Ogasun eta Finantza Departamentuak, Erakundeekiko Konpromisoen eta Udalentzako Laguntzaren Zerbitzuak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eta abarrek egindako argitalpen eta gidaliburuak ere.
Nabarmentzekoa: webgune honetatik UdalGIDA aldizkaria eskura dezakezu, udal adierazleei eta udalez udaleko PFEZ zergari buruzko urteroko argitalpenak bezalaxe.
Nahi izanez gero, izena eman eta sortzen diren albisteak eta berrikuntzak posta elektronikoaren bidez jaso ditzakezu; horrela, Gipuzkoako udalekin lotutako informazio eguneratua izango duzu beti.
Departamentuaren beste webguneetan bezala, hasiera orri honetan ere ikusgai dauzkazu Internet bidez erabili ditzakezun zerbitzu eta tramiteak.
ORRI OINA
Ogasun eta Finantza Departamentuaren webguneari buruzko informazioa
Orri oinaren bertsio inprimagarria.
© 2006 Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentua